XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsonak berarengan dituenez autogarapenerako mekanismoak, terapia rogerstarra aldaketa probokatzen zentratzen da, nahastearen eduki konkretuan baino areago; horregatik, diagnostikoari arreta gutxi jartzen dio, tratamenduaren aurrean.

Bestalde, gizakia bere irriken eta bulkaden mirabe bezala ikusten zuten beste hurbilketen alboan, Rogers-ek pentsatzen du gizakiak baduela beregan joera bat, aurreratzera, garatzera eta bere burua nahiz errealitatea eraikitzera daramana.

Zentzun honetan, gizakiarekiko baikorra da.

Zeintzuk dira bezeroarengan zentraturiko terapiak sortarazten dituen aldaketa nagusiak?:

- Terapiaren buruan, subjektuaren balioetan aldaketa gertatzen da: balio arrotzak utzi eta bere balio propioak finkatzen ditu.

- Defentsan eta esperientziatzeko moduan aldaketak: malguagoak, konzienteagoak, esperientzietara irekiagoak, defentsa gutxiagokoak bihurtzen dira.

- Bere buruaren kontzeptuan aldaketak: self argiagoa, positiboagoa eta kongruenteagoa ematen die terapiak bezeroei.

- Besteak kontsideratzeko eta haiekin harremanak edukitzeko moduan aldaketak.

Terapian, beren duintasun propioaren zentzun gehiago dute eta besteak ere positibokiago ebaluatzen dituzte.

Beste pertsonengandiko sentimendu positiboak onartzen eta beren sentimendu positiboak adierazten ikasten dute.

- Nortasunaren heldutasun eta antolamenduan aldaketak: frustrazioa toleratzeko gaitasun gehiago lortzen dute, erreaktibitate autonomiko gutxiago, eta situazio frustratzaileak berehala gainditzen dituzte terapiaren ondoren.

Ikus ditzagun orain niari inguruan moldatzen laguntzen dioten hiru printzipio sekundarioak; esan dugun bezala, autoerrealizazioa, autokontserbazioa eta autohobekuntza dira.

Autoerrealizazioan, haurtzarotik helarorara bitartean doan garapenaren dinamikarekin batera, gizaki batzuk besteetatik bereizten dituzten prozesuak inkluitzen dira.

Bakunetik konplexura doan prozesu bat da, beraz, subjektua norbera bihurtzen den bitartean; horretatik abiatuta sor ditzake beste gauzak bere ingurunean.

Autoerrealizazioaren prosesua, esperientziak biziz eta niarengan adostasunez integratuz bakarrik da posible.

Autoerrealizazioaren osagai garrantzitsuenetako bat autoestimarena da.

Hau, haurtzarotik hasita eskuratzen da, eta kanpoko balioetatik baino gehiago dependitzen du, ingurune afektibo hurbiletik, hots, familiatik.

Autoestima handiagoa da, gurasoen hiru jarrera tipo edo jokaera bizi izan dituztenengan: